Ekologia industriala alternatiba tekniko eta sozio-ekonomiko baten proposamena da, honetan ekosistemetan oinarritutako industria-sistemaren metafora bat aurkezten da. Ekonomia lineal baten ideiatik ekonomia zirkular batera igarotzeko eredua aurkezten du; ekonomia linealean baliabideak ekosistemetatik atera, giza jardueretako erabiliak eta azkenean modu degradatuan ekosistemetatik berbidaliak dira, aldiz, ekonomia zirkularretan natur baliabideen gaineko presioa arindu, erabilitako ondareak birziklatu eta hondakinak mugatu egiten dira.